Amunategi Upategia Bizkaiko Busturia herrian kokatzen da, Gernika eta Bermeoko herrien erdibidean, Mundakako itsasadarraren ezkerraldean, hegoalderantz leun-leun jaisten den bailara baten mendi-magalean. Gure mahastiak eta upategia Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotz-bihotzean kokatzen dira.
Amunategiko baserri eta upategitik oso gertu Madariaga Dorretxea dago. Bere eraikitze data XV. mendea baino lehenagokoa da. Dorretxe honek, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Interpretazio Zentroa (Ekoetxea) hartzen ditu bere baitan. Gainera, biodibertsitateari buruzko museo bat ere badauka, bisitatzeko oso interesgarria dena.
Urdaibaiko padurak, bizitza naturalari dagokionez, benetako santutegiak dira, eta koralezko arrezifeekin eta baso tropikal hezeekin batera, planetako ekosistema emankorrenetakoak dira.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbak 240 hegazti espezie baino gehiago hartzen ditu bere baitan, eta horietatik gutxienez 100, urte osoan zehar ikus daitezke paduretan.
Busturian, mota guztietako antzinako eraikinak bisita daitezke: elizak, ermitak, santutxoak, tradiziozko baserriak..., guztiak ere, herriko auzo ezberdinetatik zehar barreiatuta.
Aingerubideko hariztia, Atxapunte haitzaren oinean dago (Axpe auzoan). Hedadura txikikoa izan arren, interes handia du naturaren ikuspuntutik.
Axpe auzotik, Mundakako itsasadarraren ertz batean dagoen San Antonio hondartzara hel gaitezke. Bertan, hainbat taberna eta jatetxe aurkituko ditugu terrazekin.
Gaztelugatxe, Bermeo, Mundaka, Gernikara,… egin ditzake txangoak bisitariak. Baita Omako baso sorgindua ezagutu edota Santimamiñeko historiaurreko kobazuloen kanpoaldea bisitatu ere.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba
Natura, ondarea eta kultura uztartzen dira Urdaibain. Natura, herriak eta herritarrak orekan bizi dira Urdaibaiko ingurune ederrean.
Familian gozatzeko, eta aire zabalean.
Landa-xarma eta Urdaibaiko edertasuna duten ostatuak.
Mundaka Surf
Mundakako ezker olatuak ospe handia dauka munduko surflarien artean, Europako onenetarikoa dela uste baita. Olatu ospetsu honek, mundu osoko surflari ugari erakartzen ditu urtero, beraien taulekin urak kolorez betez.
Gernikako Bakearen Museoa
Gernikako Bakearen Museoa, bakearen kulturari eskainitako museo tematikoa da. Gernikako bonbardaketa tragikoan inspiratuta.
Gernikako arbola eta Juntetxea
Gernikako herrian kokatuta, haritz zahar hau eta bere ondoan dagoen Juntetxea Euskal Herriaren eta bere askatasunen ikurrak dira.
Bermeoko arrantzalearen museoa
Bermeoko Portu Zaharraren gainean kokatuta, arrantzaleen mundua, bizitza, lana eta teknikak ezagutzeko museoa da. Gai honi buruz munduan dagoen museo bakanenetakoa omen da.
Urdaibai Bird Center
Urdaibai Bird Center Gautegiz-Arteagan dagoen naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dagoena hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.
Aingerubideko hariztia
Aingerubideko hariztia, Atxapunte haitzaren oinetan kokatzen da, Axpe auzoan, eta naturari dagokionez oso interesgarria da.
© 2020 AMUNATEGI TXAKOLINA Eskubide guztiak gordeta